Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2015eko apirilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1583

EDIKTUA, 1135/2014 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Sergio Sabas Sologuestoak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari judiziala naizen honek,

Fede ematen dut:

1135/2014 falta-judizioan, epaia eman du Epaitegi honetako epaile Antonio Luis Latorre Mercadok, 2014-12-16an.

Aziz Khazzan (NAN zk.: X3236034V) lokalizatu ez denez, honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta ezagutzera ematen zaio aipatutako ebazpenaren aurka apelazioko errekurtsoa jarri ahal izango duela Bizkaiko Probintzia Auzitegian bost eguneko epean. Errekurtsoa Epaitegi honetan aurkeztu beharko da.

Ebazpena osorik ezagutzeko, organo honen bulegora bertaratu beharko du.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko martxoaren hamabian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala