Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2015eko apirilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1580

EDIKTUA, 842/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 842/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Saturnino Lopez Fagil.

Abokatua.

Prokuradorea: Zigor Capelastegui Cristobal.

Demandatua: Juan Plaza Sanchez.

Gaia.

Aipatutako judizioan 57/2015 epaia eman zen 2015-03-16an.

Demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta epaitegiko iragarki-oholean jartzea.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa epaitegian dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko martxoaren 16a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala