Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2015eko apirilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1579

EDIKTUA, utzarazpenari buruzko 176/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: Utzarazpena egiteko hitzezko judizioa. 176/2014.

Demandatzailea: Garikoitz Unane Herrera.

Abokatua: Sonia Maria Herrero Corral.

Prokuradorea: Iñigo Hernandez Martin.

Demandatua: Nguiya Boujouma , Lemrabta Bint Alewa Ould Mbareck eta Jose Alves Da Silva Filho.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-02-24an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Ezetsi egiten dut Garikoitz Unanue Herrera-ren ordezkaritzak jarri duen demanda, Nguiya Boujouma-ren; Lemrabta Bint Alewa Ould-en eta Jose Alves Da Silva Filho-ren kontrakoa, eta, ondorioz, deklaratzen dut utzarazpen-akzioa xederik gabe geratu dela, higiezina euren borondatez utzi dutelako, demanda jartzeko unean suntsiarazpen-kausarik egon ez bada ere. Horrenbestez, demandatukideak absolbitu egiten ditut, diru-zenbatekoaren erreklamazio-ekintzari dagokionez. Kostuak berariaz alderdi demandatzaileari ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, legeak agindu bezala.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 9200 0500 1274 (oharrak: 4725 0000 22 0176 14). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Lemrabta Bint Alewa Ould Mbareck demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko otsailaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala