Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

64. zk., 2015eko apirilaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1567

AGINDUA, 2015eko martxoaren 13koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Santurtziko udalerriko Santurtzi Musika Eskola Publikoari (Bizkaia) musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Santurtziko udalerriko Santurtzi Musika Eskola Publikoak (Bizkaia) musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan xedatzen da musika-eskoletan irakatsi ahal izateko irakasleei eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak –musika-eskolak– sortzea eta horien jarduna arautzen duena. 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dagoen legedia ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2015-2016ko ikasturtetik aurrera Trikitia musika-espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:

Kode-zenbakia: 48010714.

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.

Izen espezifikoa: Santurtzi.

Titularra: Santurtziko Udala.

Helbidea: Sabino Arana, z/g.

Udalerria: Santurtzi.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1.a, 2.a, 3.a. eta 4.a.

● Adarrak:

– Kantua: korala.

– Instrumentu sinfonikoak: biolina, saxofoia, klarinetea, biola, biolontxeloa, txirula, tronpa eta perkusioa.

– Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

– Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua eta trikitia.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea, irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 13a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala