Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1556

IRAGARKIA, «Illeta II» izeneko ontzia Hondarribiko portutik erretiratzeko aginduz Garraio Azpiegituren zuzendariak, 2015eko urtarrilaren 14an emandako Ebazpena jakinarazteko dena.

2015eko urtarrilaren 14an, Garraio Azpiegituren zuzendariak ebazpena eman zuen, «Illeta II» izeneko ontzia –7ª-BA-5-156-94 matrikula-zenbakia duena– Hondarribiko portutik atera dezaten aginduz; ontzi horren jabea M.ª Mercedes Segade Martínez da.

Ebazpen hori jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, eta ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen eta Garraioetako sailburuordearii, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 114. artikuluak eta hurrengoek ezartzen dutenari jarraikiz.

2.– Interesdunak Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuan eskuratu ahal izango du ebazpen horren testu osoa (23. Muelle PS, 20003 Donostia). Nolanahi ere, bulego horietara joateak ez du etengo edo galaraziko aurreko paragrafoan adierazitako aurkaratze- edo erreklamazio-epeak zenbatzen hastea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 17a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala