Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1546

IRAGARKIA, Unai Arretxe Villaquiran jaunari Ibaiondo Hezkuntza Zentroko (Zumarraga) hezitzaileen lan-poltsan behin betiko baja ematen dion Funtzio Publikoko zuzendariaren 2014ko abenduaren 4ko Ebazpena jakinarazteko dena.

2014ko abenduaren 4an, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Funtzio Publikoko zuzendariak ebazpena eman zuen, Unai Arretxe Villaquiran jaunari behin betiko baja emanez Ibaiondo Hezkuntza Zentroko (Zumarraga) hezitzaileen lan-poltsan.

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpena egitea lortu ez denez gero, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez; honako ohar hauek egiten dira:

1.– Ebazpen horrek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari. Kontra egiteko, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Funtzio Publikoko sailburuordeari hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

2.– Interesdunak eskura dauka aipatutako ebazpenaren testu osoa Herri Administrazio eta Justizia Saileko Funtzio Publikoaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren, ez dira etengo ezta oztopatuko ere aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 17a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN Mª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala