Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1540

IRAGARKIA, Zerbitzu zuzendariarena, 2015. eta 2016. urteetan Lakua inguruko lorategiak mantentzea helburutzat duen kontratuaren lizitazioaren deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2015/016.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Lakua inguruko lorategiak mantentzea.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

57.851,24 euro, BEZik gabe (70.000 euro BEZa barne).

5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua).M eraikina, 3. solairua.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk:

– Azken hiru urteetan, gutxienez, urteko berrogeita bost mila (45.000) eurotako negozio-zifra edukitzea.

– Azken hiru urteetan, gutxienez, kontratu honen objektuaren antzekoak liratekeen bi lan egin izana.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko apirilaren 22ko 13:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren agirian eskatutakoa.

c) Aurkezteko tokia: ikus 1.a) puntua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 2 hilabete proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraiki.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

– Prezioa: 60 puntu.

– Mantenimendu-planari atxikitutako giza-baliabideen egokitasuna: 20 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak:

– Proposamenaren balio teknikoa: 20 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizio baten araberako ponderazioa eskatzen duten irizpideekin loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea 1 (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2015eko apirilaren 29a, 11:00tan.

b) Irekitze ekonomikoa: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2015eko maiatzaren 11a, 11:00tan.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 24a.

Zerbitzu zuzendaria,

ANE URKIOLA ALUSTIZA.


Azterketa dokumentala