Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1539

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitza hutsen gaineko 2015-2016 inkestaren informazioa jaso eta tratatzeko lanak kontratatzeari buruzkoa (Espedientea: A-001/DEPS2015).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-001/DEPS2015.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetzen den egunaren biharamunean hasi, eta 2016ko maiatzaren 30era arte.

e) Luzapena onartzea: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: prezioa (52 puntu).

– Ebaluatzeko beste irizpide batzuk: lan-egitasmoa (40 puntu); Galdeketa eta ibilbide-orria eta proposatutako azpi-lagina berrikustea (8 puntu).

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: 146.201,75 euro + 30.702,37 euro BEZarenak. Guztira: 176.904,12 euro.

5.– Behin-behineko bermea: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako Kontratazio Zerbitzua.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 64 13.

e) Telefaxa: 945 01 94 51. e-maila: trabajo-contratacion@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko apirilaren 23a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: karatulako 29.2 puntuan zehazten den moduan.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko apirilaren 23a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan zehaztutako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.

2) Helbidea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren erregistroa. Eusko Jaurlaritza, Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzen den egunetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatutako Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Eusko Jaurlaritza, Donostia kalea 1, Lakua II-ko 1. bilera-gela.

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2015eko apirilaren 29a.

5) Ordua: 10:15ak.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatutako Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Eusko Jaurlaritza, Donostia kalea 1, Lakua II-ko 1. bilera-gela.

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2015eko maiatzaren 15a.

5) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

13.– Beharrezko bada, kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea, edo deialdiari buruzko informazioa jasotzeko eta pleguak lortzeko web-ataria: www.euskadi.net/contratacion // www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 25a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala