Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
1537

EDIKTUA, 1866/2014 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik,

Jakinarazten dut: nire kargurako epaitegi honetan, komunitatearen aldeko lanak betetzeari buruzko 1866/2014 espedientea bideratu da, Mohamed Ouedraogo presoaren aurka (NAN: X9696265V). Pertsona hori Burkina Fason jaio zen, 1993-06-15ean, Boureimaren eta Mariamen semea da, eta azken helbidea hau du: Nazio Batuen hiribidea 45-1.B, Vitoria-Gasteiz. Egun, ordea, ez dakigu non dagoen. Espediente horretan, autoa eman zen 2015-02-16an, eta haren xedapenek honako hau diote: «Ez betetzat jotzea, Vitoria-Gasteizko Zigor Arloko 1 zenbakiko Epaitegiaren 375-13-F betearazpenaren indarrez, Mohamed Ouedraogori hamazazpi egunez gizartearentzako lanak egiteko ezarritako zigorra.

Bidal bekio testigantza Vitoria-Gasteizen dagokion guardiako epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako».

Mohamed Ouedraogori jakinarazpen gisa balio diezaion, non dagoen ez baitakigu, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia) 2015eko martxoaren 6an. Jakinarazi egiten zaio, halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala