Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1534

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 193/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

42/2015 EPAIA

Epailea: Alfonso Alvarez-Buylla Naharro jauna.

Lekua: Getxo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko martxoaren seia.

Alderdi demandatzailea: Jesus Alberto Colmenares Ruiz.

Abokatua: Jaime Augusto Sanz Mejia.

Prokuradorea: Jaime Corral Basterra.

Alderdi demandatua: Riyure Coromoto Chacon (auzi-ihesean)

Judizioaren gaia: elkarrekin dituzten seme-alabentzako neurriak, zaintza eta jagoletzari dagokienez.

EPAITZA

Osorik baiestea Corral Basterra prokuradoreak Jesús Alberto Colmenares Ruiz jaunaren izenean eta haren ordez jarritako demanda, Riyure Coromoto Chacón andrearen aurkakoa (auzi-ihesean), eta Fiskaltza parte dela. Beraz, honako neurri hauek hartuko dira:

A) XXXXX adingabearen gaineko guraso-ahala bi gurasoei ematen zaie, baina Jesús Alberto Colmenares Ruiz aitak bakarrik baliatuko du; izan ere, baimena dauka guraso-ahalari dagozkion botere guztiez baliatzeko, eta, bereziki, XXXXX semearen izenean, aukera gisa Espainiako nazionalitatea eskatzeko.

B) Agingabearen zaintza eta jagoletza aitari esleitzen zaizkio.

C) Ez da bisita-erregimenik ezartzen.

D) Amari ez zaio elikagai-pentsiorik ordaindu beharrik ezarriko.

E) Ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Ministerio Fiskalari.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ..................... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko martxoaren seian.


Azterketa dokumentala