Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1532

EDIKTUA, ezkontza-deuseztasun bati buruzko 279/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezk.deusez. 279/2014.

Alderdi demandatzailea: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Fiskaltza.

Alderdi demandatua: Jonatan Joven Joven eta.

Gaia: ezkontzaren deuseztasuna.

Aipatutako judizioan, hitzez hitz honako hau dioen ebazpena eman da:

129/2015 EPAIA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia andrea.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko martxoaren bia.

Alderdi demandatzailea: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Fiskaltza.

Alderdi demandatua: Jonatan Joven Joven.

Abokatua: Ignacio Arranz Ruiz.

Prokuradorea: Ignacio Hijon Gonzalez.

Alderdi demandatua: .

Judizioaren gaia: ezkontzaren deuseztasuna deklaratzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Fiskaltzak aurkeztu duen demanda, ezkontzaren deuseztasunaren deklarazioari buruzkoa, Hijon Gonzalez prokuradoreak ordezkatutako Jonatan Joven Joven jaunaren eta auzi-ihesean den andrearen kontrakoa. Horrenbestez, deklaratzen dut deuseza dela Jonatan Joven Joven jaunaren eta andrearen artean 2013ko azaroaren 22an Bilbon egin zen ezkontza, deklarazio horrek dituen lege-ondorio guztiekin.

Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.

Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko martxoaren bian.

Alderdi demandatuaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, epaia gauzatu ahal izateko.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko martxoaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala