Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1531

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 15/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 15/2014 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Dembo Darame-k eskatuta hasi da, Maria del Carmen Fernandes Moreira-ren aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

151/2015 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Osa Fernández jauna.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabosteko martxoaren hamaseia.

Alderdi demandatzailea: Dembo Darame.

Abokatua: Ana Maria Usandizaga Camats.

Prokuradorea: Isabel Quintana Cantero.

Alderdi demandatua: Maria del Carmen Fernandes Moreira.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: dibortzioa.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Dembo Darame jaunak aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den María del Carmen Fernandes Moreira andrearen aurkakoa. Horrenbestez, aipatutakoek egindako ezkontzaren dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztiekin. Prozedura hau izapidetzean sortutako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

María del Carmen Fernandes Moreira demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko martxoaren hamaseian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala