Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1526

AGINDUA, 2015eko martxoaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, Zarauzko farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bi sortzeko prozedurari hasiera eman zaiola iragartzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34.1 artikuluan ezartzen denez, farmazia-bulego berriak irekitzeko deialdia edo, beharrezkoa bada, deialdi hori bidezko ez dela aditzera ematen duen iragarpena urteko lehen seihilekoan egingo da, biztanleen udal-errolda berrikustetik ateratako datuak aztertu ondoren.

Bada, datu ofizial horien azterketatik ondorioztatzen da bidezkoa dela Zarauzko farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bi instalatzea.

Horregatik guztiagatik, hauxe

EBAZTEN DUT:

1.– Farmaziak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautu zituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan xedatutakoarekin bat (otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori), Zarauzko farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bi sortzeko deialdia egiten da.

2.– 11/1994 Legeko 13. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriaz, eta, halaber, 2015. urteari dagozkion biztanleria-datuekin, deialdiko farmaziak Zarauzko udalerrian kokatu beharko dira.

3.– Deialdiko farmazia-bulegoen titulartasuna lortzeko eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabetekoa izango da.

4.– Aipatu eskabideak ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitako agiriak erantsita aurkeztu beharko dira, 24/2004 Dekretuak emandako idazkeran.

5.– 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoez gain, eskabideak honako helbide hauetan aurkeztu ahalko dira:

Osasun Saila

Donostia kalea 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Arabako Lurralde Ordezkaritza

Olagibel kalea 38

01004 Vitoria-Gasteiz

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza

Antso Jakitunaren kalea 35

20010 Donostia

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza

Recalde zumarkalea 39

48008 Bilbao

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 13a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala