Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1524

AGINDUA, 2015eko martxoaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, Abadiñoko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko prozedurari hasiera eman zaiola iragartzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34.1 artikuluan ezartzen denez, farmazia-bulego berriak irekitzeko deialdia edo, hala bada, deialdi hori bidezko ez dela aditzera ematen duen iragarpena urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo da, biztanleen udal-errolda berrikustetik ateratako datuak ezagutu ondoren.

Bada, datu ofizial horien azterketatik ondorioztatzen da bidezkoa dela Abadiñoko farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bat irekitzea.

Horregatik guztiagatik, hauxe

EBAZTEN DUT:

1.– Abadiñoko farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bat irekitzeko deialdia egiten da, betiere Farmaziak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautzen dituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz (otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuaren bidez, aldatu zen dekretu hori).

2.– 11/1994 Legearen 13. artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz, eta 2015eko biztanleria-datuekin bat etorriz, deialdi honetako farmazia-bulegoa Abadiñoko udalerrian kokatuko da.

3.– Deialdi honetako farmazia-bulegoaren titulartasuna lortzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.– Aipatu eskabideak ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitako agiriekin batera aurkeztu beharko dira, 24/2004 Dekretuak emandako idazkeran.

5.– 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoez gainera, eskabideak honako helbide hauetan aurkeztu ahalko dira:

Osasun Saila.

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Arabako Lurralde Ordezkaritza

Olagibel kalea, 38

01004 Vitoria-Gasteiz

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza

Antso Jakitunaren kalea, 35

20010 Donostia

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza

Recalde zumarkalea, 39

48008 Bilbao

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 13a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala