Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1523

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 25, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena; honen bidez, argitara ematen da 2015-2016ko ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan -baita urtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan ere- alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra zozketaren emaitza.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bitartzez, onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasle-beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia. Agindu horrek xedatzen du berdinketa-kasuak konpontzeko irizpidea abizenen eta izenen araberako hurrenkera alfabetikoa izango dela, eta urteroko zozketa baten bidez ebatziko dela zein letratatik hasi.

Halaber, letra horrek zehaztu egingo du zein hurrenkeraren arabera aukeratuko duten lanpostua ordezkogaiek, hau da, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehen ordezkogaia ikasturtean zehar deitu daitekeen edozein hautatze-prozesutan.

Zozketa hori 2015eko martxoaren 25ean egin zen Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzaren egoitzan. Horregatik guztiarengatik,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.- Argitara ematea «U» letrak zehaztuko duela nork zein hurrenkera izango duen ordezkogaien zerrendan 2015-2016ko ikasturtean. Letra hori erabiliko da berdinketa-kasuetan. Era berean, letra horrek zehaztuko du zein hurrenkeratan parte hartuko duten izangaiek ikasturtean egiten den beste edozein hautaketa-prozesutan. Horrela, bada, «U» letrak zehaztuko du nor izango den lehenengoa zozketan, abizenen eta izenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoarena 25a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala