Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1521

AGINDUA, 2015eko martxoaren 16koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak kargutik kentzen, izendatzen eta berresten baitira.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 12. artikuluan, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan –dekretu horrek aipatu legea garatzen baitu–, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren funtzionamendu-arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lagun hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide kargutik kentzen dira, euren agintaldia amaitzeagatik:

a) Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasle-taldean, Raimundo Rubio Carcedo jaunaren ordezko gisa:

– Pedro Macho Aguillo jauna

b) Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasleen guraso-taldean, Asunción Eguren Cendoya andrearen ordezko gisa:

– Francisca Vargas Real andrea

c) Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasle-taldean:

– Javier San Martín Castaño jauna

– Anxo Blanco Navas jauna

d) Langileen sindikatuetako ordezkari-taldean:

– Ángela García Gómez andrea

e) Erakunde patronalen ordezkari-taldean:

– Mikel Sarriegi Etxebarria

Bigarrena.– Lagun hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide izendatzen dira:

a) Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasle-taldean, Raimundo Rubio Carcedo jaunaren ordezko gisa:

– Arantza Fernández de Garaialde Ulacia andrea

b) Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasleen guraso-taldean, Asunción Eguren Cendoya andrearen ordezko gisa:

– Luis Castrillo Tejedor jauna

d) Langileen sindikatuetako ordezkari-taldean:

– Pablo García de Vicuña Peñafiel jauna

– Inmaculada Echeverría Pazos andrea, Pablo García de Vicuña Peñafiel jaunaren ordezko gisa

d) Erakunde patronalen ordezkari-taldean:

– Nestor Eriz Laskurain jauna

Hirugarrena.– Lagun hauek Euskadiko Eskola Kontseiluko kide gisa berresten dira:

a) Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen ordezkari-taldean:

– Ane Landeta Fernández andrea

– Javier Llantada Zabala jauna

– Raimundo Rubio Carcedo jauna

b) Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasleen guraso-taldean:

– Carmelo Martínez López jauna

– Asunción Eguren Cendoya andrea

– Carlos López Losada jauna

c) Euskadiko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikasle-taldean:

– Ane Morales Mujika andrea

d) Administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari-taldea:

– Lorea Unzilla Gorriti andrea

e) Ikastetxe pribatuetako titular-taldea:

– Mikel Ormazabal Loinaz jauna

f) Langileen sindikatuetako ordezkari-taldean:

– Xabier Irastorza Garmendia jauna

g) Enpresa-erakundeen ordezkari-taldean:

– Yoana Arambalza Zalbidea andrea

h) Hezkuntza-administrazioaren ordezkari-taldean:

– Amaia Jauregiberri Goenaga andrea

– Igone Abio Zapirain andrea

i) Hezkuntzaren alorrean izen handiko pertsonen taldean:

– Miren Maite Alonso Arana andrea

– Maria Teresa Ojanguren Villalabeitia andrea

j) Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren ordezkaritzan:

– Itsaso Andueza Fernández andrea

– Oiane Fernández Azkorra andrea, Itsaso Andueza Fernández andrearen ordezko gisa

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 16a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala