Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1519

AGINDUA, 2015eko martxoaren 5ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan Fundación Ayuda al Tercer Mundo Mamoré fundazioaren estatutuetako 6. artikuluan (helbidea) egindako aldaketa onartu eta inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2015eko otsailaren 6an, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Erregistroan, sarrera eman zaio José Antonio Maya Galarraga jaunak, Fundación Ayuda al Tercer Mundo Mamoré fundazioaren lehendakariak, aurkeztutako eskariari.

Eskaerarekin batera, helbidea aldatzeko eta estatutuak aldatzeko eskritura publikoaren kopia baimendua aurkeztu da. Eskritura publiko hori 2015eko urtarrilaren 27an egiletsi zuen José Antonio Maya Galarraga jaunak, Fundación Ayuda al Tercer Mundo Mamoré fundazioaren izenean eta ordez, fundazioaren patronatuko lehendakari gisa, Donostiako notario Diego María Granados de Asensio jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 171).

Eskritura publiko horrekin batera, Patronatuak 2015eko urtarrilaren 19an egindako bileraren ziurtagiria aurkeztu da. José Luis Maya Galarraga Patronatuko idazkariak egin zuen ziurtagiri hori, 2015eko urtarrilaren 19an, Donostian, lehendakariaren baimenarekin. Bilera horretan, besteak beste, fundazioaren helbide soziala aldatzea erabaki zen aho batez, eta, horren ondorioz, Fundazioaren Estatutuetako 6. artikulua ere aldatzea.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, erabaki-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator aldaketa.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak IKUSITA, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fundación Ayuda al Tercer Mundo Mamoré fundazioaren estatutuetako 6. artikuluan egindako aldaketa onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuen aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, fundazioaren helbide soziala aldatzeko eta, ondorioz, estatutuetako artikulua aldatzeko eskritura publikoan ezarritakoaren arabera, zeina 2015eko urtarrilaren 27an egiletsi baitzuen fundazioko lehendakari José Antonio Maya Galarraga jaunak, Fundación de Ayuda al Tercer Mundo Mamoré fundazioaren izenean eta ordez, Donostiako notario Diego María Granados de Asensio jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 171).

Inskripzio honen ondoren, fundazioaren helbide soziala hau izango da: Cedro plaza, 2. zk.-6.C, Donostia (Gipuzkoa).

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 5a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala