Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1518

AGINDUA, 2015eko martxoaren 2koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Fundación Proclade Yanapay fundazioaren estatutuetako 4, 5, 6, 8, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 22, 23, 24, 25 eta 26. artikuluetan egindako aldaketak onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Ikusi eta aztertu egin da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea. Hona hemen

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2015eko otsailaren 17an, Justizia eta Herri Administrazio Saileko Erregistroan, sarrera eman zaio Mateo Larrauri Antonek, Fundación Proclade Yanapay fundazioaren ordez, izenpetutako eskariari.

Eskabidearekin batera, estatutuak aldatzeko eskritura publikoaren bi kopia eskuetsi ere aurkeztu dira. Eskritura hori Mateo Larrauri Antonek egiletsi zuen 2015eko otsailaren 13an, Fundación Proclade Yanapay fundazioaren izenean eta haren ordez, Euskadiko notario Juan Benguria Cortabitarteren aurrean, haren kidea den Jose Antonio Isusi Ezkurdiaren ordezko gisa eta protokolorako (638 protokolo-zenbakia).

Eskritura publiko horretan sartu da Nerea Perez Elorriagak, fundazioko idazkaria den aldetik, 2014ko abenduaren 29an egindako ziurtagiria, lehendakariaren oniritzia izanik. Ziurtagiria 2014ko abenduaren 29an Patronatuak egindako bilerari dagokio, zeinean, besteak beste, aho batez erabaki baitzen fundazioaren estatutuetako 4, 5, 6, 8, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 22, 23, 24, 25 eta 26. artikuluak aldatzea.

Eskrituran, aldatutako artikuluen idazketa berria jasotzen da, osorik.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko Zerbitzu Teknikoek, espedientea aztertu ondoren, erabaki-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala xedatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta, bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikuluan eskatutakoak; beraz, aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin bat dator aldaketa.

Hirugarrena.– Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariak 2015eko otsailaren 25eko Ebazpena eman du, babesletza-funtzioen jardunean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 4.2 artikuluan aurreikusitakoaren ildotik. Ebazpen horren bitartez, fundazioaren estatutuen aldaketa onartu da, bat etorrita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legeak 31.1 artikuluan xedatutakoarekin eta aipatu dekretuaren 33.1 artikuluarekin.

Aipatutako manuak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bilboko Fundación Proclade Yanapay fundazioaren estatutuetako 4, 5, 6, 8, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 22, 23, 24, 25 eta 26. artikuluetan egindako aldaketak onartzea.

Bigarrena.– Estatutuetako artikulu bat aldatzeari buruzko eskritura publikoan xedatutakoarekin bat etorrita eta agindu honen data izanik, fundazioaren estatutuen aldaketa hori inskribatzeko agintzea. Mateo Larrauri Antonek, Fundación Proclade Yanapay fundazioaren izenean eta haren ordez, eman zuen eskritura hori 2015eko otsailaren 13an, Euskadiko notario Juan Benguria Cortabitarteren aurrean, haren kidea den Jose Antonio Isusi Ezkurdiaren ordezko gisa eta protokolorako (638 protokolo-zenbakia).

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 2a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala