Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2015eko apirilaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1510

ERABAKIA, 2015eko martxoaren 12koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren Arautegiaren aldaketa onartzeko dena.

1.– Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Batzarrak, 2015eko otsailaren 6ko ohiko bileran, erabaki zuen aldatzea indarrean dagoen arautegia (2013ko urtarrilaren 25eko EHAA), 8. artikuluan aipatutako epaimahaiak kentzeko eta 2.2 artikuluan aipatzen den Akademia Antolakuntzako Batzordearen osaera aldatzeko.

2.– Gobernu Kontseiluari dagokio ematea behin betiko onespena ikastegien arautegietan egindako aldaketei.

Ondorioz, idazkari orokorrak hala proposaturik, gobernu kontseiluak

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Aldaketa hauek egitea Arkitektura Goi Eskola Teknikoaren Arautegian:

– 2.2 artikulua aldatzea. Aurrerantzean honako hau esango du:

«2.2.– Akademia Antolakuntzako Batzordeak osakide hauek izango ditu, betiere gizonezkoen eta emakumezkoen kopurua orekatua dela, ahal bada: ikastegiko zuzendaria edo hark bere ordez izendatzen duen pertsona, batzordeko burua izango dena; ikastegiko idazkari akademikoa, batzordeko idazkari gisa arituko dena; ikastegiko zuzendariak proposatutako sei irakasle, gutxienez (ikastegiko titulazioetakoren batean eskolak ematen dituztenak); eta ikastegiko Ikasleen Kontseiluan proposatutako ikasleen ordezkariak (ordezkari bat ikastegian ematen den titulazio bakoitzeko). Batzordeko kide izango diren irakasleek modu orekatuan ordezkatuko dituzte ikastegiko titulazioetan ematen diren irakasgaiei lotutako jakintza arloak eta, era berean, bermatu egingo da ikastegian irakasten den titulazio bakoitzeko irakasle bat egongo dela, gutxienez, batzordean.

Ez da beharrezkoa Ikastegiko Batzarreko kide izatea batzorde honetako kide izateko.»

– Arautegiko 8. artikulua kentzea.

Bigarrena.– Agintzea akordioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Hirugarrena.– Arautegiaren 2.2 artikuluaren aldaketa arautegia argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Laugarrena.– 8. artikulua kentzeko aldaketa 2015-2016 ikasturteren hasieran sartuko da indarrean.

Leioa, 2015eko martxoaren 12a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

Idazkari nagusia,

JOSE LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala