60. zk., 2015eko martxoaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (178 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1455
16/2015 EBAZPENA, martxoaren 12koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari administrazioarekiko 62/2015 auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea (prozedura arrunta, 98 Legea) igor dakiola ebazten duena, batetik, eta, bestetik, aipatu salan ager daitezen, interesdun izan litezkeenei epea jartzen diena.
Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak administrazioarekiko 62/2015 auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea (98 Legea, prozedura arrunta) bidaltzeko eskatu du, zeina Euskadiko CCOO sindikatu-konfederazioak aurkeztu baitzuen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzen duen Herri Administrazio eta Justizia Sailaren abenduaren 2ko 221/2014 Dekretuaren aurka.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38., 48. eta 49. artikuluetan agindutakoa betez, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari eskatu duen administrazio-espedientea bidaltzea.
2.– Espediente horretan interesdun izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea ematea, aipatu auzitegiko Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen.
3.– EHAAn argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 12a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.