Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2015eko martxoaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1287

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 254/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (254/2013).

Demandatzailea: Yolanda Piedad Puco Viracocha.

Abokatua.

Prokuradorea: Beatriz Otero Mendiguren.

Demandatua: Jose Miguel Torres Ipaiales.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-11-17an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Otero Mendiguren prokuradoreak Yolanda Piedad Puco Viracocha andrearen izenean eta haren ordez aurkeztutako demanda, José Miguel Torres Ipaiales jaunaren aurkakoa, zeina auzi-ihesean deklaratu baita litis honetan ez agertzeagatik. Horrenbestez, bi auzilarien semea dela-eta, XXXXX (sei urtekoa), guraso eta seme-alaben arteko neurriak eta neurri ekonomikoak hartzen ditut; hona hemen:

– Amari ematen zaio adingabearen zaintza eta jagoletza, baita guraso-ahalaz baliatzeko ahalmena ere. Dena dela, guraso-ahalaren titulartasuna biek izango dute.

– Ez da bisita-erregimenik ezartzen aitaren alde.

– Torres jaunak hilean jasotzen dituen edozein eratako diru-sarrera garbien % 25 ordaindu beharko ditu adingabearen mantenu-pentsio gisa, eta, gutxienez, hilean 150 euro izango dira. Pentsio hori hilero ordaindu beharko du, aurreratuta, hileko lehenengo bost egunetan, demandatzaileak adierazitako banku-kontuan dirua sartuz. Gutxieneko kopuru finkoa urtero eguneratuko da, urtarrilaren 1ean, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera, oinarritzat aurreko urtealdia hartuz, eta hori bete ezean dagozkion lege-neurriak hartuko dira.

Ez da litis honetan sortutako kostuei buruzko berariazko aipamenik egin behar.

Epaiaren berri eman beharko zaie alderdiei, eta jakinarazi haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela epaitegi honetan, Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren aurrean, hogei eguneko epean jakinarazpenaren biharamunetik kontatuta, gordailu eta zainpean jartzeari dagokionez legez ezarritako betekizunak bete ondoren.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epai hori, epaiari dagokion egunean jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, ediktu hau eman zuen lehen auzialdiko epaitegiko epaile berberak irakurri eta argitaratu du. Fede ematen dut.

Jose Miguel Torres Ipaiales demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2015eko otsailaren 19a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala