Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2015eko martxoaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1141

IRAGARKIA, Honen bidez, Ledemes Technologies, S.L.ri jakinarazten zaio Nazioartekotze zuzendariaren 2014ko abenduaren 15eko Ebazpena, dirua itzultzeko 49-AF-G-2013-0292 espedientea ebazten duena.

Ledemes Technologies, S.L.ri (Altos Hornos de Vizcaya, 33 Ilgner eraikina, 48901 Barakaldo, Bizkaia) ebazpen horren jakinarazpena ohiko moduan egiterik izan ez denez, iragarki hau argitaratu behar da.

Espedientearen deskribapen laburra:

Jasotako laguntza: Prointer Programa (nazioartekotze programa), laguntzak emateko deialdi publikoa.

Laguntza emateko ebazpena: 2013ko abenduaren 30eko Ebazpena, Nazioartekotze zuzendariarena.

Eskatutako itzulketa: 856,13 euro.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten zaio ezen, dirua itzultzeko epea bi hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.

Ordaintzerakoan, izena (Ledemes Technologies, S.L.), espediente-zenbakia (48-AF-G-2013-0292), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan sartuko da dirua: 0182/5685/07/0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 23a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala