Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2015eko martxoaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1138

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Loiolako behin-behineko geltokiko komunikazio-lanei buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Loiolako behin-behineko geltokiko komunikazio-lanak.

c) Lizitazio-iragarkia argitaratu zen buletin edo aldizkari ofiziala eta eguna: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2014ko azaroaren 13koa, 217. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio-irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hirurogeita bi mila laurehun eta laurogeita hamahiru euro eta laurogeita bat zentimo (62.493,81), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2015eko otsailaren 9a.

b) Esleipenduna: Ingeniería de Sistemas y Telemando, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrogeita hamasei mila bostehun eta hirurogeita bederatzi euro eta laurogeita lau zentimo (56.569,84), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: hilabete eta erdi (1,5).

Bilbao, 2015eko martxoaren 2a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala