Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

46. zk., 2015eko martxoaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1126

EBAZPENA, 2015eko otsailaren 20koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren 2014ko urriaren 22ko Aginduko laguntzen onuradun-zerrenda jendaurrean jartzekoa. Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzako laguntzetarako 2014ko ekitaldiko deialdia egin zuen.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren 2014ko urriaren 22ko Aginduak 2014ko ekitaldirako diru-laguntzak iragarri zituen Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzako, euskal nekazaritza-sektorearekin zerikusia duten gaietan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren hizketakide modura egindako lana dela-eta.

Agindu horretako zazpigarren erabakiak ezarritakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpenaren bidez.

Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. ataleko bigarren paragrafoan aurreikusitakoarekin bat (Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateratua onetsi zuen), honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren 2014ko urriaren 22ko Aginduak araututako laguntzen onuradun-zerrenda argitaratzea, guztiek ezagut dezaten. Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzako laguntzetarako 2014ko ekitaldiko deialdia egin zuen agindu horrek.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politika sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 20a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala