Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2015eko otsailaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
535

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 343/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

Gernikako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko ZULUP.

Judizioa: adost.gb.dib. 343/2013.

Alderdi demandatzailea: Julieth Leon Quintero.

Alderdi demandatua: Jose Yorqui Bermudez Quintero.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatutako judizioan, hitzez hitz honako hau dioen ebazpena eman da:

122/2014 EPAIA

Gernika-Lumo, bi mila eta hamalauko abenduaren hamabosta.

[...]

EPAITZA

Desegindakotzat deklaratzen dut Julieth Leon Quintero andreak –Mónica D´acquisto prokuradoreak ordezkatua– eta José Yorqui Bermudez Quintero jaunak osatutako ezkontza, dibortzioa dela medio, deklarazio horrek berekin dakartzan ondorio guztietarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.

Berariaz ez da kosturik ezartzen.

Jakinarazi bekie ebazpen hau alderdiei, eta adierazi dibortzio-deklarazioa irmoa dela. Gainerako erabakien aurka, berriz, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan, 20 eguneko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, betiere Prozedura Zibilaren Legeko 455. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako izapideei jarraituz. Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ebatziko du errekurtsoa.

Errekurtsoa aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euroko gordailua egitea epaitegi honek duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan, Botere Judizialari buruz indarrean dagoen Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarrian jasotako modu eta eran, azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak lege horri emandako idazketan.

María Elena Rodríguez Vadillo andreak, Gernika-Lumoko eta haren barruti judizialeko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak, epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen du.

Alderdi demandatuaren egungo bizilekua edo egoitza zein den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jakinarazpen-eginbidea gauzatzeko.

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2015eko urtarrilaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana