Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2015eko otsailaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
532

AGINDUA, 2015ko urtarrilaren 27koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren 2015. urteko eskaintza onartzeko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23.1 artikuluak –lege hori aldatzen duen azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkera berriaren arabera– ezartzen duenez, «administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideak, hots, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira».

Aipatutako artikulua betez, agindu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren eskaintza onartzen da. Hutsik dauden plazak sartzen dira eskaintza honetan, hain zuzen ere zerbitzu publikoen funtzionamendu egokirako geroago bete ezin diren plazak.

Eskainitako plaza guztien barruan daude txanda irekiaren bidez bete beharreko karrerako funtzionarioentzako lanpostu hutsak, baita ezinduek bete beharrekoak ere.

Estatuaren 2015. urteko Aurrekontu Orokorren abenduaren 26ko 36/2014 Legearen 21. artikuluak muga bat ezartzen du Hezkuntza Administrazioek irakasleen kidegoan sartzeko eskaini beharreko plaza-kopuruan, eta zehazten ditu ehuneko 50eko gehieneko birjarpen-tasa eta hori kalkulatzeko irizpideak.

2015. urteko enplegu publikoaren eskaintzak barne hartzen du efektiboen birjarpen-tasa kalkulatuta ateratako plaza-kopurua, aipatu legearen aurreikuspenen arabera egindakoa: maisu-maistren kidegoan sartzeko 229 plaza, orotara.

Enplegu publikoaren eskaintza eta haren deialdia Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 70.1 artikuluan ezarritako gehieneko epearen barruan garatuko dira.

Halaber, hautaketa-prozesuetan arrazionaltasuna eta eraginkortasuna ziurtatze aldera, 2015. urteko enplegu publikoaren eskaintzako plazekin batera eskainiko dira 2014. urteko enplegu publikoaren eskaintzako plazak –zehazki, maisu-maistren kidegoko 46 plaza, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko abenduaren 26ko Aginduaren bidez onartutako eskaintzari dagozkionak–, eta, hartara, bi eskaintzak batera gauzatuko dira, hautaketa-prozesurako deialdi bakar baten bidez.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1.e) artikuluaren arabera, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 3. artikuluarekin bat etorriz, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren proposamenez, hauxe

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren enplegu publikoaren 2015 urteko eskaintza onartzea agindu honetan adierazten diren baldintzetan.

2. artikulua.– Agindu honen eranskineko zerrendan azaltzen diren plaza huts guztiak sartzen dira enplegu publikoaren 2015 urteko eskaintzan.

3. artikulua.– Dagokion deialdian ezarriko dira eskainitako plazak eskuratzeko prozedura eta eskakizunak.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Hautaketa-prozesuak bateratzea

Hautaketa-prozesuetan arrazionaltasuna eta eraginkortasuna ziurtatzea aldera, agindu honetako plazekin batera eskainiko dira 2014. urtean deitutako enplegu publikoaren eskaintzako maisu-maistren kidegoko plazak, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko abenduaren 26ko Aginduaren bidez onartutako eskaintzari dagozkionak.

2014. eta 2015. urteetako enplegu publikoaren eskaintzak, hortaz, batera gauzatuko dira, hautaketa-prozesurako deialdi bakar baten bidez, non bi eskaintzen plaza hutsak sartuko diren. Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen 70.1 artikuluan ezarritako gehieneko epean garatuko da prozesua.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka egiteko, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Herri Administrazioko eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Aginduaren aurka, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 27a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala