Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

22. zk., 2015eko otsailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
527

IRAGARKI hau, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpen bat jakinarazteko da. Ebazpen horren bitartez, behar gabe ordaindutakoa itzultzeko beharra deklaratzen da, 79/2010 Dekretuan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik.

Interesdunari ebazpena jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesdunak jakin dezan ematen ndugu argitara iragaki hau. Jakinarazpentzat hartu behar du interesdunak, eta,bestelde, honako hau ohartarazten zaio:

– Zure eskura dago jakinarazpen hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4.solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Jakinarazpen hau ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraren aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hartzailea: Isusi Camino, Pedro.

Ebazpenaren data: 2014ko abenduaren 10a.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 23a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala