Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2015eko urtarrilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
300

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez jakitera ematen baita honako lizitazio hau esleitu dela: Euskal Trenbide Sarearen Bilbo-Donostia trenbideko Amañako zatian instalazio elektrikoak eta ekipo elektromekanikoak jartzeko lanak.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: ETSren Bilbo-Donostia trenbideko Amañako zatian instalazio elektrikoak eta ekipo elektromekanikoak jartzeko lanak.

c) Lizitazio-iragarkia zein buletin edo aldizkari ofizialetan eta noiz argitaratu zen: 2014ko uztailaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 141. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: bostehun eta laurogeita zortzi mila zortziehun eta hirurogeita hamaika euro eta hirurogeita hiru zentimo (588.871,63), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2014ko abenduaren 16a.

b) Esleipenduna: Montajes Electricos San Ignacio, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: laurehun eta hamabi mila berrehun eta bederatzi euro hirurogeita zortzi zentimo (412.209,68), BEZik gabe.

e) Gauzatzeko eta entregarako epea: sei eta erdi (6,5) hilabete.

Bilbao, 2015eko urtarrilaren 13a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala