Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2015eko urtarrilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
298

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Euskal Trenbide Sareko sarearen zuntz optikoa gainbegiratzeko sistemen mantentze-lanei buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Euskal Trenbide Sareko sarearen zuntz optikoa gainbegiratzeko sistemen mantentze-lanak.

c) Buletina edo aldizkari ofiziala, eta lizitazio-iragarkia argitaratu zen eguna: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 184. zk., 2014ko irailaren 29a,

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomikorik hoberena, zenbait balorazio-irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: laurogeita sei mila zazpiehun eta hogeita hamasei euro (86.736), BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2014ko abenduaren 16a.

b) Esleipenduna: Revenga Ingenieros, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurogeita hamaika mila hirurehun eta berrogeita hemezortzi euro eta berrogei zentimo (71.358,40), BEZik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: hiru (3) urte.

Bilbao, 2015eko urtarrilaren 13a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala