Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2015eko urtarrilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
291

EDIKTUA, familia-eskubideei buruzko 537/2013 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatutako prozeduran epaia eman da, eta hauek dira haren idazpurua eta xedapenak:

636/2014 EPAIA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko abenduaren hamaika.

Alderdi demandatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia.

Abokatua:

Prokuradorea: María Monserrat Colina Martínez.

Alderdi demandatua: Aissatou Anyangwa Nee Ngom.

Parte-hartzailea: Fiskaltza–Adingabeen sekzioa.

Auzigaia: komunikazio- eta bisita-eskubideari buruzko ahozko judizioa.

EPAITZA

Baiesten dut Colina Martínez Epaitegietako prokuradoreak Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Aissatou Anyangwaren aurkakoa. Gaia bisita-erregimena aldatzeari buruzkoa da. Fiskaltzak ere parte hartu du. Horrenbestez, erabaki dut bertan behera uztea Aissatou Anyangwaren eta XXXXX haren alaba adingabearen arteko bisita-erregimena, epaitegi honek 2007ko apirilaren 20an 349/07 autoaren bidez ezarritakoa.

Adingabearen ama Bizkaira itzultzen bada eta bere alabarekin harremana izan nahi badu, Bizkaiko Foru Aldundiak, baimen judizialaren beharrik gabe, prestatuko du eta indarrean jarri adingabearen eta haren amaren arteko bisita-plana.

Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Aissatau Anyangma non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko abenduaren 12a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala