13. zk., 2015eko urtarrilaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
290
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 782/2013 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Aipatu prozeduran, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta xedapenak, hitzez hitz:
616/2014 EPAIA
Epailea: Isabel Elexpuru Eguia andrea.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamalauko abenduaren bederatzia.
Alderdi demandatzailea: Sadia Melouk Mograne.
Abokatua: Ana Maria Rodriguez Roldan.
Prokuradorea: Myryam Garcia Otero.
Alderdi demandatua: Abed Mograne.
Alderdi parte-hartzailea: Fiskaltza.
Auzigaia: seme-alaba adingabeekiko neurri ekonomikoak eta pertsonalak hartzea.
EPAITZA
Osorik ezesten dut Garcia Otero epaitegietako prokuradoreak Sadia Melouk-en izenean eta ordez aurkeztutako demanda, XXXXX eta XXXXX adingabeentzako mantenu-neurriak hartzeko eskatuz, adingabeen aita Abed Mograne-ren aurka –auzi-iheslari deklaratuta dago–; fiskaltza ere parte izan da. Horrenbestez, ez dira bidezkotzat jotzen demandan eskatutako neurriak, eta kostuak ez zaizkio ezartzen inori.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Abed Mograne non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.
Bilbao (Bizkaia), 2014ko abenduaren 10a.
IDAZKARIA.