Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2015eko urtarrilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
289

EDIKTUA, guraso-ahala kentzeari buruzko 44/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 44/2014 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Mihaela Horghidan.

Alderdi demandatua: Marian Mardare.

Auzigaia: guraso-ahala kentzea.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

EPAIA

Epailea: Vanesa Murillo Villaverde.

Lekua: Bilbao.

Data: 2014ko abenduaren 18a.

Demandatzailea: Mihaela Horguidan.

Abokatua: Aitor Pastor Pagalday.

Prokuradorea: Esther Alonso Olabarria.

Demandatuak: Marian Mardare.

Fiskaltza.

Judizioko gaia: guraso-ahala kentzea.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Esther Alonso Olabarria prokuradoreak Mihaela Horguidan-en izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, guraso-ahala kentzeari buruzkoa, auzi-ihesean den Marian Mardare-ren aurkakoa. Horrenbestez, Marian Mardare-ri XXXXX bere alaba adingabearen gaineko guraso-ahala kentzea erabaki dut. Kostuak ez dira berariaz ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei, eta jakinaraz bekie, halaber, ebazpenaren aurka apelazio errekurtsoa jar daitekeela, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLbren 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Izenpea,

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi da, epaiaren eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko abenduaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala