Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2015eko urtarrilaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
283

AGINDUA, 2015eko urtarrilaren 8koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko, ohiko lehiaketaren ondorioz notarioak izendatzen dituena.

Ikusi da hutsik dauden notariotzak betetzeko instruitutako espedientea. Notariotza horiek 2014ko urriaren 20ko Ebazpenaz (2014ko urriaren 24ko BOE) deitutako lehiaketa arruntean sartu ziren, eta, Autonomia Estatutuko 10.22 artikuluan agindutakoarekin bat eta abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen– ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Iragarri diren Euskal Autonomia Erkidegoko notariotzak betetzeko, ondoren aipatzen diren notarioak izendatzea:

Bilboko notariotzarako, Lorena Lamana Riesco andrea, oposizioetatik datorrena (aurreko lehiaketan, notariotza hori hutsik geratu zen; Fernández de Trocóniz y Uriarte jaunaren protokoloa).

Bilboko notariotzarako, Ruperto Isidoro Martínez Martínez jauna, Laudioko notarioa (aurreko lehiaketan, notariotza hori hutsik geratu zen; Martínez Martínez jaunaren protokoloa).

Bilboko notariotzarako, Miguel Llorente Gonzalvo jauna, Cervera de Pisuergako notarioa (aurreko lehiaketan, notariotza hori hutsik geratu zen; José Ignacio Uranga Otaegui jaunaren protokoloa).

Vitoria-Gasteizko notariotzarako, Enrique Arana Ruiz-Cámara jauna, oposizioetatik datorrena (Juan Kutz Azqueta lekuz aldatu dela-eta hutsik zegoen notariotza).

Azkoitiko notariotzarako, Iciar Fernández Zornoza andrea, Aguraingo notarioa (aurreko lehiaketan, notariotza hori hutsik geratu zen; José María Gómez-Riesco Tabernero de Paz jaunaren protokoloa).

Markina-Xemeingo notariotzarako, Carlota Paloma Ruesca San Epifanio andrea, oposizioetatik datorrena (aurreko lehiaketan, notariotza hori hutsik geratu zen; JIspizua Omar jaunaren protokoloa).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 8a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala