Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2015eko urtarrilaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
96

IRAGARKIA, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2014ko urriaren 22ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen honen bitartez, 2012 kanpainarako, lekaleen sektorean kalitateko ekoizpena izateko laguntzaren ordainketa ukatzen da.

Interesdunari jakinarazpen hori jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesduna jakinaren gainean egon dadin jarri da jendaurrean, iragarki hau banakako jakinarazpen gisa hartu behar baitu. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dizkiogu interesdunari:

– Aipatutako ebazpena eta espediente osoa eskuragarri izango duela, aztertu eta kopiak atera ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, Donostia kalea 1, O eraikina, 4.solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Jakinarazpen hauen aurka gorako errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzan, hilabeteko epean, iragarki hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.

Hartzailea: Sorarrain Zubillaga, Iñaki.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 17a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala