Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2015eko urtarrilaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
95

IRAGARKIA, «Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko solairu bat barrutik eraberritzeko lanak, laguntza metodologikoko gunea han kokatzeko» espedientearen gaineko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren kontratua formalizatzeari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun eta Kontsumo Sailari atxikitako Ente Publikoa, Erakunde Zentrala, Araba kalea, 45, 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Erakunde Zentrala – Kontratazio Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: G/010/20/0/1149/O661/0000/082014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko solairu bat barrutik eraberritzeko lanak, laguntza metodologikoko gunea han kokatzeko.

c) Loteak eta kopurua: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Espediente-lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 835.246,64 euro (BEZik gabe).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2014ko azaroaren 28a.

b) Kontratugilearen profilean argitaratzea: 2014ko azaroaren 28a.

c) Kontratista: UTE Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 678.637,89 euro (BEZik gabe).

6.– Kontratuaren formalizazioa.

a) Kontratu-data: 2014ko abenduaren 1a.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 12a.

Kontratazio Mahaiko ordezko presidentea,

ENEKO ZARRAOA GARMENDIA.


Azterketa dokumentala