Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2015eko urtarrilaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
92

EDIKTUA, 278/2014 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Mikel Beunza Urtasunek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede ematen dut:

278/2014 falta-judizioan, epaitegi honetako epaile Laura de Lorenzo Aracama andreak epaia eman zuen 2014-10-21ean.

«121/2014 EPAIA

Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko urriaren hogeita batean.

Nik, Laura de Lorenzo Aracamak, hiri honetako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile naizenak, ikusi ditut irainak direla-eta epaitegi honetan bideratutako 230/12 falta-judizioko autoak. Alderdiak hauek izan dira: Carlos Olasolo Álvarez, salatzailea, eta Eduardo Díez Rivero, salatua».

«EPAITZA

Irain-falta baten egile denez (Zigor Kodea, 620.2 art.), Eduardo Díez Rivero kondenatzen dut egunean 5 euroko kuota ordaintzera 15 egunetan zehar (75 euro). Horretaz gain, erantzukizun pertsonal subsidiarioa izango du, eta, horren ondorioz, bi kuota ordaindu gabe uzten duen bakoitzean askatasun gabeko egun bat izango du. Kostuak ere kondenatuari ezartzen dizkiot, berariaz.

Eduardo Diez Rivero jauna (NAN: 12765394A) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean».

Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko abenduaren hamabostean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala