Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2015eko urtarrilaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
91

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 269/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortzio bati buruzko 269/2014 prozedura bideratu da, Jose Sanches Ontiveros-ek eskatuta, Yolanda Morales Villarroel-en aurka, auzigaia dibortzioa izanik. Prozeduran epaia eman da eta honakoak dira idazpurua eta epaitza:

180/2014 EPAIA

Epailea: Leticia Badiola Perez.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko abenduaren bata.

Alderdi demandatzailea: Jose Sanches Ontiveros.

Abokatua: Iratxe Uribezubia Oregui.

Prokuradorea: Nuria Vega Suarez.

Alderdi demandatua: Yolanda Morales Villarroel.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: dibortzioa.

EPAITZA

Yolanda Morales Villarroel-en aurka, José Sanches Ontiveros-en izenean eta ordez, Vega prokuradoreak aurkeztutako errekurtsoa baietsi egiten du, eta honako erabaki hauek hartzen ditut:

● Quillacollo, Cochabamba-n (Bolivia), 2003ko maiatzaren 26an, ezkontideek egindakoaren dibortzioa.

● Adingabekoen zaintza eta jagoletza amaren esku geratuko da.

● Aitak ondoko bisita erregimena izango du:

○ Asteburu birik behin, ostiralean adingabekoak ikastetxetik ateratzen denetik igandeko 20:00etara, izan ere, ordu horretan entregatu dira adingabekoak euren etxean, baldin eta ezkontideen arteko adostasunik ez bada. Aitari dagokion asteburua "eskola-zubia" balitz edo ostirala edo astelehena jai balitz, asteburuan egun horiek ere sartuko dira.

○ Gabonerako oporrak: urte bikoitietan, eskolako oporrak hasten direnetik abenduaren 31ko eguerdiko 12:00etara arte; eta urte bakoitietan, abenduaren 26ko 12:00etatik urtarrilaren 6ko 20:00etara arte.

○ Aste Santuko oporrak: urte bikoitietan, eskola-oporraldiko lehen asten zehar; eta urte bakoitietan, bigarren astean zehar.

Udako oporraldiari dagokionez, ostera, honako hauek hartuko dira kontuan: uztaila eta abuztua. Urte bikoitietan, aitari egokituko zaizkio uztaileko lehen hamabostaldia eta abuztuko bigarren hamabostaldia; eta urte bakoitietan, uztaileko bigarren hamabostaldia eta abuztuko lehen hamabostaldia. Gurasoen artean adostasunik ez bada, adingabekoen etxean jaso eta entregatu beharko dira umeak, salbu eta asteburuetan ikastetxetik iretzean umeak jasotzeari dagokionez berariaz xedatutakoa.

○ Adingabekoen konpainian dagoen gurasoak beste gurasoarekin komunikatzeko bitartekoak jarriko ditu: telefonoa edo beste edozein baliabide telematiko edo epistolar.

○ Halaber, seme-alabekin dagoen gurasoak bere ohiko etxebizitzaz beste batera ematen baditu oporretara, beste gurasoari komunikatu beharko dio hori, kontaktuan egoteko bitartekoak jarriaz.

○ Gurasoetariko batak zein besteak ezin izango ditu atera seme-alabak herrialdetik, baldin eta ez badu beste gurasoaren aldez aurretiko baimena.

Seme-alaben gaixotasun larri, istripu edo egoera berezi edo garrantzitsuren bat gertatuz gero, momentu horretan umearekin dagoen gurasoak berehala jakinarazi behar dio besteari, eta adostasunez hartuko dituzte kasu bakoitzean hartu beharreko neurriak.

● Seme-alabentzako mantenurako, hileko 150 euroko pentsioa ordaindu beharko du aitak, hilabete bakoitzeko lehen bost egunen barruan eta amak izendatzen duen kontu korrontean; KPIren arabera eguneratuko da pentsio hori. Aitaren lan-egoera hobetzen bada, pentsioa hauxe izango da: hileko diru-sarreren % 25ekoa.

Era berean, adingabekoen aparteko gastuak: mediku-asegururen batek hartzen ez dituen mediku-gastuak, eta seme-alabak ondo formatzeko egin behar dituzten ikasketen ondoriozkoak, gurasoek erdibana ordaindu beharko dituzte. Obligazio hori eten egingo da adinez nagusi izanik independentzia ekonomikoa badute.

● Prozesuko kostuei dagokienez, ez da hartu berariazko erabakirik.

Eraman bedi lekukotza auto nagusietara, eta utzi jatorrizkoa dagokion liburuan.

Ebazpen hau, behin irmoa denean, Erregistro Zibilari jakinarazi behar zaio, hain zuzen ere, auzi honetako alderdien artean egindako ezkontza inskribatuta dagoen erregistroari.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (4760 0000 33 026914). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Yolanda Morales Villarroel demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko abenduaren bian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala