Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2015eko urtarrilaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
88

EDIKTUA, ezkontza-deuseztasun bati buruzko 259/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 259/2014 ezkontza-deuseztasuna.

Alderdi demandatzailea: Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Fiskaltza.

Alderdi demandatua: Jose Ramon Millan Garcia eta Lida Isabel Alulima Alulima.

Gaia: epaia.

Judizio horretan ebazpena eman da eta honela dio hitzez hitz:

614/2014 EPAIA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko abenduaren bosta.

Alderdi demandatzailea: Fiskaltza.

Alderdi demandatua: Jose Ramon Millan Garcia eta Lida Isabel Alulima Alulima.

Judizioko gaia: ezkontza-deuseztasuna.

EPAITZA

Baietsi egiten dut ezkontza-deuseztasunaren deklarazioari buruz Fiskaltzak aurkeztu duen demanda, Lida Isabel Alulima Alulima-ren eta Jose Ramon Millan Garcia-ren aurkakoa. Beraz, Lida Isabel Alulima Alulima-ren eta Jose Ramon Millan Garcia-ren artean eginiko ezkontzaren deuseztasuna deklaratzen dut, deklarazio horrek berekin dakartzan legezko ondorio guztietarako.

Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.

Ez da kosturik ezartzen.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko abenduaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala