Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2015eko urtarrilaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
87

EDIKTUA, familia-harrera bati buruz bideratutako 728/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 728/2014, familia-harrerari buruzkoa.

Alderdi demandatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia.

Gaia: harrera.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da; hona hemen testua hitzez hitz:

273/2014 AUTOA

Epailea: Isabel Elexpuru Eguia.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko abenduaren bosta.

XEDAPENAK

XXXXX adingabekoari dagokionez, urriaren 3ko 185/2013 Autoan eratu zen familia-harrera judizial sinplea luzatzea erabakitzen da, bederatzi hilabetez, adingabearen babesa baliatzen duen entitate publikoak bideratutako espedientean jasotako zehaztapenekin bat etorriaz; izan ere, entitate publiko horren aurrean formalizatu baitzen harrera Kode Zibileko 173. artikuluko 1. paragrafoan zehaztutako eran.

Ebazpen hau irmoa denean, egin bedi ebazpenaren lekukotza eta bidal bedi erakunde publikora, erreferentziako espedientearekin batera.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4710. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.

Dolores Heredia Escuderoren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honen iragarki-oholean eta EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko abenduaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala