Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2014ko abenduaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

SEGURTASUN SAILA
5308

AGINDUA, 2014ko abenduaren 3koa, Segurtasuneko sailburuarena, 2009ko abenduaren 4ko Agindua bigarrenez aldatzen duena, zeinaren bidez joko-makina eta -sistemen Erregelamendua onartzen duen azaroaren 17ko 600/2009 Dekretuan aurreikusitako joko-makinen erregulazioa garatzen baita, eta; bestetik, joko-makinen arteko konexio-sistemen baldintza teknikoak eta homologazio- eta ustiaketa-erregimena zehazten dituen 2012ko urriaren 30eko Agindua aldatzen duena.

Herrizaingoko sailburuaren 2009ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez joko-makina eta -sistemen Erregelamendua onartzen duen azaroaren 17ko 600/2009 Dekretuan aurreikusitako joko-makinen erregulazioa garatu zen eta; aldi berean, kanpoko interkonexio-sistema bakoitzeko Erkidegoan elkarren artean konektatu beharreko makinen eta joko-lokalen gutxieneko kopurua xedatu zen.

Halaber, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko urriaren 30eko Aginduaren bidez joko-makinen arteko konexio-sistemen baldintza teknikoak eta homologazio- eta ustiaketa-erregimena zehaztu ziren, beren erregulazio-esparrua ezarrita, eta aurreko paragrafoan adierazitako mugapen bera sartu zen.

Agindu honen bidez bi xedapenetan puntu hori aldatu egin behar da, gutxieneko kopuru hori interkonexio-sistemak ematen dituen enpresa bakoitzarentzat, sistema bakoitzarentzat izan beharrean; era horretan beroriek merkaturatzea eta ustiatzea bideragarria izan dadin.

Azaldutakoa kontuan hartuta, aitortu zaizkidan eskuduntzen arabera,

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Herrizaingoko sailburuaren 2009ko abenduaren 4ko Aginduaren 7. artikuluaren 1. paragrafoko a) idatz-zatia aldatzea (Agindu horren bidez joko-makina eta -sistemen Erregelamendua onartzen duen azaroaren 17ko 600/2009 Dekretuan aurreikusitako joko-makinen erregulazioa garatzen da) eta hemendik aurrera idazketa hau izango du:

«a) Elkarren artean konektatu beharreko makinen gutxieneko kopurua instalatuta dauden makinen ehuneko hogeita hamabostetik gorakoa izango da interkonexio-sistemen enpresa bakoitzeko.»

Bigarren artikulua.– 2012ko urriaren 30eko Aginduaren 11. artikuluaren 1. paragrafoa aldatzea (Agindu horren bidez joko-makinen arteko konexio-sistemen baldintza teknikoak eta homologazio- eta ustiaketa-erregimena zehazten dira) eta hemendik aurrera idazketa hau izango du:

«1.– Elkarren artean konektatu beharreko makinen edo atxikitako joko-lokalen gutxieneko kopuruak, kasuaren arabera, izan beharko du, kanpoko interkonexio-sistemen enpresa bakoitzeko, instalatuta dauden makinen ehuneko hogeita hamabostetik gorakoa eta atxikitako joko-lokalen ehuneko hogeita hamabostekoa baino gehiagokoa, betiere joko-makinen Erregelamendua garatzen duen Herrizaingoko sailburuaren 2009ko abenduaren 4ko Aginduak xedatzen duenaren arabera.»

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 3a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana