Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2014ko abenduaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5305

AGINDUA, 2014ko abenduaren 10ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, gazteek prestakuntza eta lana txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzen dituen Agindu bateratua aldatzen duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuak, gazteek prestakuntza eta lana txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzekoak, gaur egun prestakuntza eta lana txandakatzeko dagoen HEZIBI programa xedatu zuen.

Martxoaren 15eko 189/2013 Errege Dekretuak aldatu zuen 34/2008 Errege Dekretua, urtarrilaren 18koa, profesionaltasun-ziurtagiriak eta horiek ezartzen dituzten errege-dekretuak arautzen dituena. Horrek ekimen pribatuari profesionaltasun-ziurtagiriak emateko aukera zabaldu zuen, eta beraz prestakuntza-jarduera pribatu horietan parte hartzen duten ikasleei erraztu behar zaie prestakuntza HEZIBI programak eskaintzen duen modalitatean, hau da, prestakuntza eta lana txandakatzekoan.

Agindu horren 13.3 artikuluan adierazten denez, profesionaltasun-ziurtagiria lortzera bideratutako tankera horretako prestakuntza-proiektuetan, prestakuntza enpleguarekin txandakatuta jasoko duen taldea bost lagunek osatuko dute gutxienez. Profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzeko prestatzen ari den pertsona batekin prestakuntza eta ikaskuntzarako proiektuak egitea galarazten du horrek; lanbide-heziketako tituluen kasuan, aldiz, muga hori ez dago ezarrita. Esperientziak erakutsi du zaila dela prestakuntza-proiektu baten baitan kontratatutako pertsona-multzo handiak osatzea, eta errazagoa dela banako edo talde txikien kontratazioa.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak dituen elkarreragingarritasun-zerbitzuei esker pertsonen nortasun-datuak nahiz horien zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarenak egunean daudela egiazta daitekeenez, eta programa honen barruan egindako kontratuen datuak kontsultatzea ahalbidetzen duen lan-kontratuen datu-basea ere baduenez, zerbitzu horren erakunde onuradunak dagokion dokumentazioa aurkezteaz salbuetsita daude.

Prestakuntza eta lana txandakatzeko proiektuaren iraupena urtebetetik gorakoa bada, diru-laguntza ordaintzeko epeak argi eta zehatz ezarri beharko dira.

Agindu honetan arautzen diren diru-laguntzak elkarrekin finantzatu daitezke Europako Gizarte Funtsaren Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 programa eragilearen esparruan.

Hori guztia aintzat hartuta, hau

XEDATZEN DUGU:

Lehen artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan, gazteek prestakuntza eta lana txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzekoan, bederatzigarren eta hamargarren paragrafoak ezabatzen dira.

Bigarren artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan, gazteek prestakuntza eta lana txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzekoan, 2. artikulua aldatzen da, eta aurrerantzean honela idatzita egongo da:

«2. artikulua.– HEZIBI Prestakuntza eta Lan Programaren hartzaileak.

Martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Langileen Estatutuaren Legearen testu bateginaren 11.2 artikuluan araututako prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratu bat sinatzeko baldintzak betetzen dituzten pertsonei zuzenduta dago programa hau.

Programaren helburua lanbide-heziketako titulu bat lortzea denean, ikasleek lanbide-heziketako ziklo batean matrikulatuta eta langabezian egon beharko dute aldez aurretik, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta. Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak arautuko ditu zentroen parte-hartzea, lanbide-heziketako ikasleek programan sartzeko aukera eta programa garatzeko baldintzak.

Programaren helburua profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzea denean, berriz, ikasleek aldez aurretik langabezian eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egon beharko dute».

Hirugarren artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan, gazteek prestakuntza eta lana txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzekoan, 4. artikuluko 2. paragrafoa aldatzen da, eta aurrerantzean honela idatzita egongo da:

«2.– Prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuari datxekion prestakuntza emateko, prestakuntza-zentroek, horretarako aplikatu beharreko araudiari jarraikiz, lanbide-heziketako irakaskuntza emateko baimenduta edo profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera zuzendutako prestakuntza emateko egiaztatuta egon beharko dute; prestakuntza hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak edo, hala badagokio, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak bideratutako funts publikoekin finantzatua izan ahalko da, edo finantzaketa publikorik gabeko ekimen pribatuko zentroek eskainia».

Laugarren artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan, gazteek prestakuntza eta lana txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzekoan, 4. artikuluko 5. paragrafoa aldatzen da, eta aurrerantzean honela idatzita egongo da:

«5.– Era berean, enpresek, bakarka edo xede horretarako taldekatuta, prestakuntza eta lana txandakatzeko proiektuak sortu eta eskatu ahal izango dituzte zuzenean.

Profesionaltasun-ziurtagirien kasuan, enpresa horiek profesionaltasun-ziurtagiriaren eskakizunekin bat datozen instalazioak, ekipamenduak eta irakasleak izan beharko dituzte eta prestakuntza emateko erakunde gisa egiaztatuta egon beharko dute, eta, orobat, lanbide-heziketari eta kualifikazioei buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak, bosgarren xedapen gehigarrian aipatutako prestakuntzaldi osagarriak egin beharko dituzte sareko zentroetan.

Hasierako lanbide-heziketako tituluen kasuan, enpresa horiek dagokion irakaskuntza emateko exijitzen diren eskakizunekin bat datozen instalazioak, ekipamenduak eta irakasleak izan beharko dituzte eta eskumena duen hezkuntza-administrazioaren baimena izan beharko dute prestakuntza-zikloak emateko».

Bosgarren artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan, gazteek prestakuntza eta lana txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzekoan, 7. artikuluari 3 bis paragrafoa gehitzen zaio, eta honela idatzita egongo da:

«3 bis.– Lanbide-heziketako tituluen kasuan, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak prestakuntza-zikloan hiru urte arteko iraupena izango duten proiektuak baimendu ahal izango ditu; proiektu horien iraupena prestakuntza- eta ikaskuntza-kontraturako ezarritako bera izango da. Proiektuetan zehaztu beharko da zenbat prestakuntza-ordu egin beharko diren prestakuntza-zentroan eta enpresan lanbide-modulu bakoitzerako. Lanbide-heziketako titulu bakoitza erregulatzen duen araudian jasotako gutxieneko edukiak, eta Ingeles teknikoko moduluarenak –halakorik balego–, nahitaez prestakuntza-zentroan eman beharko dira».

Seigarren artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan, gazteek prestakuntza eta lana txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzekoan, 7. artikuluari 3 tris paragrafoa gehitzen zaio, eta honela idatzita egongo da:

«3 tris.– Prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuari datxekion hasierako lanbide-heziketan prestakuntza-ordu guztiak ematen direla bermatzeko, enpleguarekin txandakatutako prestakuntza-proiektua amaitzean soilik eskatu ahal izango dute ikasleek lanbide-moduluak baliozkotzea».

Zazpigarren artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan, gazteek prestakuntza eta lana txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzekoan, 7. artikuluko 4. paragrafoa aldatzen da, eta aurrerantzean honela idatzita egongo da:

«4.– Prestakuntza-jardueren artean, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalari lotu gabeko prestakuntza osagarria txertatu ahal izango da, langileen premiei zein enpresen premiei erantzuteko. Kasu horretan, matrikulatutako ikasleen prestakuntza osatze aldera prestakuntza-zentroaren eta enpresaren artean hitzartuko beharrezko espezializazioa eman ahal izango da. Prestakuntza osagarri hori enpresan nahiz prestakuntza-zentroan eman ahal izango da, eta haren programazioa aurkeztu beharko da. Bereziki, dagokion prestakuntza-programan alor horri dagokionez jasotako prestakuntza nahikoa ez dela irizten zaionean, bete beharreko lanaren ezaugarrietara egokitutako laneko arriskuen prebentziorako prestakuntza-modulu bat programatu ahal izango da».

Zortzigarren artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan, gazteek prestakuntza eta lana txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzekoan, 7. artikuluko 5. paragrafoa aldatzen da, eta aurrerantzean honela idatzita egongo da:

«5.– Prestakuntza-proiektu osoa 2. mailako profesionaltasun-ziurtagirirako prestakuntza jasotzeko baldintza betetzen ez duten langileen prestakuntzara zuzenduta badago, prestakuntzari probetxu ateratzeko nahikoak izango diren prestakuntza- edo lanbide-jakintzak egiaztatzeko prestakuntza txertatu beharko da kontratuari datxekion prestakuntzan, kontratuaren indarraldiaren lehen urtean, dagokion profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko baldintza gisa, profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 20.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Prestakuntza hori, nolanahi ere, proiektuaren xede den 2. mailako ziurtagiriaren prestakuntza-edukiei dagokiena baino lehen emango da, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua lortzeko prestakuntza edota 2. mailako ziurtagiriaren lanbide-arlo eta lanbide-eremu bereko 1. mailako profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko prestakuntza izan daiteke».

Bederatzigarren artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan, gazteek prestakuntza eta lana txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzekoan, 11. artikuluko lehen paragrafoa aldatzen da, eta aurrerantzean honela idatzita egongo da:

«Prestakuntza eta lana txandakatzeko programa honetan prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuak egiten dituzten enpresek hitzarmen bat sinatu beharko dute prestakuntza ematen duen zentroarekin eta langilearekin. Horretarako, prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuaren eredu ofizialeko I. eranskina erabiliko da, eta bertan, gutxienez, alderdi hauek esleitu eta hitzartuko dira:»

Hamargarren artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan, gazteek prestakuntza eta lana txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzekoan, 13. artikulua aldatzen da, eta aurrerantzean honela idatzita egongo da:

«13. artikulua.– Finantzaketa eta baliabide ekonomikoak.

1.– Agindu honetan araututako diru-laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik etorriko dira.

Finantza-baliabide horiek, osorik edo parte batez, Europako Gizarte Funtsaren Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020 programa eragilearen % 50eko finantzaketa izan dezakete.

2.– Lanbide Heziketako tituluei lotutako prestakuntza Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak finantzatuko du.

3.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak dagokion profesionaltasun-ziurtagiriari lotutako prestakuntzaren kostua finantzatuko du, indarrean dauden programazio-ildoen bidez onartutako urteko programazioari jarraikiz.

Profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzera zuzendutako prestakuntza-ekintzak funts publikoen bidez finantzatuta ez daudenean eta ekimen pribatuko zentroek ematen dituztenean, ekintza horiek prestakuntza eta lana txandakatzeko jarduera bihurtzeko prestakuntza-plan bat eskatu ahal izango da.

Profesionaltasun-ziurtagiria lortzera bideratutako ikas-ekinezko prestakuntza-proiektu bat onartuz gero, diru-laguntza bat emango zaio prestakuntza-zentroari, prestakuntza-proiektuaren erakunde onuradunak garatutako bitartekotza-, kudeaketa- eta tutoretza-jarduera osagarriak finantzatzeko. Diru-laguntza 400 eurokoa izango da, HEZIBI modalitatean prestakuntza eta lana txandakatuz profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzera zuzendutako prestakuntza-ekintza batean parte hartzen duen ikasle bakoitzeko.

4.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak programa horren babespean sinatutako prestakuntza- eta ikaskuntza-kontratuetan, enpresek egindako prestakuntza-lana finantzatuko du, kontratu-urte bakoitzeko 2.000 euro emanda. Baldin eta prestakuntza-programaren iraupena urte bat baino luzeagoa izango balitz, zenbateko hori heinekotasunean handituko litzateke, kontratuaren iraupenaren arabera. Era berean, kontratua urte bat baino lehen amaitzen bada, agindu honen 16. artikuluko 6. atalean azaldutako edozein arrazoirengatik, heinekotasunean gutxituko da zenbateko hori.

5.– Programa finantzatzeko zuzkidura-ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan esleituko da edo aurrekontuen inguruko lege mailako arauetan. Halaber, indarrean dagoen legediaren araberako aurrekontu-aldaketak onartzen badira, aurrekontu-ekitaldi batean emango diren laguntzen bolumen osoak ezin izango du eguneratutako kopurua gainditu.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Lanbideko Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenaren bidez argitara emango du urteko zuzkidura zenbatekoa den programa honen esparruan egindako prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratuen diru-laguntzak finantzatzeko eta HEZIBI programako ikas-ekinezko profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzearekin lotutako proiektuetako kostu osagarria finantzatzeko.

6.– Aurrekontuan helburua betetzeko behar besteko krediturik ez badago, agindu honek eta garapen-arauek beste laguntza batzuk emateko duten eraginkortasuna baliogabetuta geratuko da. Horregatik guztiagatik, agindu hau indarrean dagoen bitartean, ekitaldi ekonomiko batean laguntzak emateko ezarritako kreditua agortuz gero, Lanbideko Zuzendaritza Nagusiak egoera horren berri emango du, ebazpen administratibo baten bidez, eta, ebazpen horretan kreditua noiz agortu den azaldu beharko du. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Diruz lagundutako jardunei dagozkien laguntza-eskabideei erantzuterik ez badago ekitaldi horren aurrekontu-kredituak kontuan hartuta, eskabide horiek hurrengo ekitaldiko aurrekontu-kredituei esleitu ahal izango zaizkie, eskabidea berriz ere aurkeztu gabe, baldin eta jardun horiek agindu honetan laguntzak lortzeko ezarritako eskakizunak betetzen badituzte»

Hamaikagarren artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan, gazteek prestakuntza eta lana txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzekoan, 14. artikuluko 4. paragrafoa aldatzen da, eta aurrerantzean honela idatzita egongo da:

«4.– Profesionaltasun-ziurtagiria lortzera zuzendutako prestakuntza-proiektuetan, bitartekaritza-, kudeaketa- eta tutoretza-jarduera gehigarriak finantzatzeko 13.3 artikuluan xedatutako diru-laguntza ordainduko da ordainketa bakar batean, ikas-ekinezko prestakuntza-proiektua onartzen den ekitaldi arruntean programa honetara zuzendutako aurrekontu-zuzkiduraren kontura».

Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du prestakuntza-zentro eta erakunde onuradunek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela, eta, horretarako, ez du eskatzaileen baimenik beharko, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.

Hamabigarren artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan, gazteek prestakuntza eta lana txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzekoan, 16. artikuluko 4. paragrafoa aldatzen da, eta aurrerantzean honela idatzita egongo da:

«4.– Eskaerak agindu honen III. eranskin gisa jasotako eskabide normalizatuan aurkeztuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu nagusietako erregistroan (Jose Atxotegi kalea, 1, 01009, Vitoria-Gasteiz). Eskabidea interneteko www.lanbide.net web-orritik deskargatu ahal izango da. Era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako beste edozein bidetatik ere aurkeztu ahal izango da.

Eskaerarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

a) Hirugarren interesdunaren datu-altako fitxa, eskatzaileak sinatua eta dagokion banku-erakundeak sinatua eta zigilatua.

b) Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.

Eskatzailea pertsona fisikoa bada, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak baliabide elektronikoen bidez egiaztatuko du eskatzailearen nortasuna.

Diru-laguntza jasotzen duen lan-kontratuaren datuak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatuko ditu, kontratuen datu-basean kontsultatuta.

Eskaerak eskatutako betekizunak betetzen ez baditu, eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio, jakinarazpena egin eta biharamunetik, hutsegitea edo akatsa zuzentzeko. Hori egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko da, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan xedatutako ondorioak izango ditu horrek».

Hamahirugarren artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan, gazteek prestakuntza eta lana txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzekoan, 16. artikuluko 5. paragrafoa aldatzen da, eta aurrerantzean honela idatzita egongo da:

«5.– Diru-laguntza espedientea osatu ahala emango da, xede horretarako baliabide ekonomikoak agortzen diren arte, agindu honetan araututako betekizunak betetzen direla egiaztatu ondoren.

Enplegurako Prestakuntzako eta Diru-sarrerak Bermatzeko zuzendaria da eskabideak kudeatzeko eta izapidetzeko ardura duen organoa.

Prozeduraren ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epeak ezin du sei hilabetekoa baino luzeagoa izan, Lanbide-Enpleguaren Euskal Zerbitzuaren erregistroan sartzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro ondoren esanbidezko ebazpenik jakinarazten ez bada, eskabidea onartutzat jo ahal izango da.

Ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo zuzenean Vitoria-Gasteizko administrazioarekiko auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Diru-laguntzaren ordainketa honela egingo da:

– Urtebeteko kontratuen kasuan: % 30 emakidaren unean eta gainerako % 70a hurrengo ekitaldian, kontratua amaitutakoan, agindu honetako 17.d) artikuluan aipatutako justifikazio-txostenak aurkeztu ondoren.

– Urtebetetik gorako kontratuen kasuan: % 30 emakidaren unean eta gainerako % 70a hurrengo ekitaldian, behin kontratuaren lehenengo urtea igarota, dagokion justifikazio-txostena aurkeztu ondoren.

Kasu bakoitzean, kontratuaren jarraipena eta amaiera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatuko ditu».

Hamalaugarren artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan, gazteek prestakuntza eta lana txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzekoan, 16. artikuluko 6. paragrafoa aldatzen da, eta aurrerantzean honela idatzita egongo da:

«6.– Lan-kontratuagatiko diru-laguntza osorik kobratzeko eskubidea izateko, beharrezkoa izango da ikasle-langilea prestakuntza jasotzera joan izana eta prestakuntzari aprobetxamendua atera izana, honako irizpide hauen arabera:

a) Prestakuntza-zentroaren ustez, ikasle-langilearen errendimendua egokia ez bada eredu berriaren arabera ikasketak gainditzeko, horri buruzko txosten bat egingo du, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari helaraziko die. Lanbide-heziketako titulu bati lotutako prestakuntzaren edota profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko prestakuntzaren kasuan, Lanbideri baino ez dio jakinaraziko. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak enpresa kontratatzaileari jakinaraziko dio, eta, dagokionaren arabera, emandako diru-laguntza aldatuko du edo hura itzultzeko prozedura abiaraziko du, diru-laguntza kontratuaren iraunaldiarekiko proportzioan likidatze aldera.

b) Ikasle-langileak uko egiten badio lanbide-heziketako ikasketak antolamendu-eredu horren arabera jarraitzeari, edo lan-kontratua ikasle-langileari egozteko moduko arrazoiren batengatik azkentzen bada, prestakuntza ematen duen erakundeak horren berri emango die Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, diru-laguntza likidatze aldera.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, dagokionaren arabera, emandako diru-laguntza aldatuko du edo hura itzultzeko prozedura abiaraziko du, diru-laguntza kontratuaren iraunaldiarekiko proportzioan likidatze aldera.

c) Profesionaltasun-ziurtagiri bat lortzera zuzendutako prestakuntza-ekintza batean ikasle-langileak uko egiten badio lanbide-heziketako ikasketak HEZIBIren antolamendu-ereduaren arabera jarraitzeari, edo lan-kontratua ikasle-langileari egozteko moduko arrazoiren batengatik azkentzen bada, prestakuntza ematen duen erakundeak horren berri emango dio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, diru-laguntza likidatze aldera.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, dagokionaren arabera, emandako diru-laguntza aldatuko du edo hura itzultzeko prozedura abiaraziko du, diru-laguntza kontratuaren iraunaldiarekiko proportzioan likidatze aldera.

d) Lan-kontratua enpresari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik azkentzen bada, diru-laguntza jasotzeko eskubidea azkenduko da, eta ikasle-langileari eskatuko zaio jasotako diru-kopuru osoa itzul dezan 21. artikuluan aurreikusitako prozeduraren bitartez.

Lan-kontratua Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 51. artikuluan aurreikusitako arrazoiengatik azkentzen bada, diru-laguntza lortzeko aukera galduko da, eta ez da eskatuko jasotako diru-kopuruak itzultzea.

e) Programaren barruan enpresa epai irmo baten bidez kondenatzen badute laneko segurtasunaren eta osasunaren aurkako delitua egin izanagatik, zehapen irmoa ezartzen badiote arlo horretan oso arau-hauste administratibo larria egin izanagatik, zigor- edo administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zehazpena ezartzen badiote, edota horretarako gaitasunik gabe uzten duen lege-debekua ezartzen badiote (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraikiz sexu-diskriminazioa egin izanak eragindako lege-debekua barne), diru-laguntza jasotzeko eskubide osoa azkenduko da, eta jasotako diru-kopurua itzul dezan eskatuko zaio 21. artikuluan aurreikusitako prozeduraren bitartez».

Hamabosgarren artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan, gazteek prestakuntza eta lana txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzekoan, 17. artikulua aldatzen da, eta aurrerantzean honela idatzita egongo da:

«17. artikulua.– Diru-laguntzaren baldintza orokorrak.

Agindu honetan xedatutako laguntzak emateko eta ordaintzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Zentro eta erakunde eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela egiaztatzea, arlo horretan indarrean dagoen araudiari jarraikiz.

Kudeaketa-organoak automatikoki egiaztatuko du diru-laguntzak eskatzen dituzten ikastetxe eta enpresek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, haiei baimenik eskatu beharrik izan gabe, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo beraren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den itzulketa- edo zehapen-prozedura oro amaitzea.

c) Zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zehapenik jaso ez izana, eta horretarako gaitasunik gabe uzten duen lege-debekurik jaso ez izana (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari jarraikiz sexu-diskriminazioa egin izanak eragindako lege-debekua barne).

d) Diru-laguntza justifikatzea, egindako ataza zehatzen ebidentzia jasotzen duen txosten baten bidez (txostenerako eredua Interneteko www.lanbide.net helbidetik deskarga daiteke); edo txosten edo justifikazio-kontu sinplifikatu baten bidez, bertan egindako gastuak zehaztuta. Txosten horiek prestakuntza-proiektua amaitu eta hilabeteko epean aurkeztuko dira».

Hamaseigarren artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratuan, gazteek prestakuntza eta lana txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzekoan, 18. artikulua aldatzen da, eta aurrerantzean honela idatzita egongo da:

«18. artikulua.– Ikastetxe eta enpresen betebeharrak.

Diru-laguntzak jaso dituzten ikastetxe eta enpresa onuradunek egiaztatze- eta kontrol-jarduerak izango dituzte honako erakunde hauen aldetik: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko esku-hartze organoak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioko Europako Gizarte Funtseko Administrazio Unitatea, Europako Batzordea eta Europako Kontuen Auzitegia; eta erraztasuna eman beharko diete lokaletan eta instalazioetan sartzeko eta prestakuntza-jardueretan parte hartzen dutenekin eta elkarrizketatu nahi duten pertsonekin harremanetan jartzeko.

Kontrol-jarduera horiek onartzeko betebehar orokor horren esparruan, onuradunak honako hau bete beharko du:

● Bete eta bidali behar du finantzatutako ekimenaren egikaritzeari edo bideragarritasunari buruzko edozein informazio eta eskatzen zaion jarraipen-dokumentazioa.

● Jakinarazi behar dio Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuari beste erakunde batzuetatik diru-laguntzarik edo laguntzarik eskatu edo eskuratu izana (programan diruz lagundutako ekintza guztiei edo batzuei dagokienez).

● Baimena eskatu behar du diruz lagundutako jardueraren xedeari edo izaerari nabarmen eragin diezaiokeen edozein gertaeratarako, eta jakitera eman beharko du diru-laguntza emateko aintzat hartu izan diren inguruabarretariko baten bat aldatuz gero.

● Erkidegoaren araudietako informazio- eta publizitate-errekerimenduak betetzeko xedeaz, Europako Gizarte Funtsaren elkarrekiko finantzaketa aipatu behar da HEZIBI programaren esparruko material , argitalpen eta komunikazio-ekintza guztiei dagokienez.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ezarri ahal izango du, garatzen ari den jardunaren jarraipena egiteaz gain, auditoria- eta ikuskapen-plan bat; alde batetik, arau honetan xedatutako eskakizunak betetzen direla ziurtatzeko eta, beste alde batetik, diruz lagundutako jarduerak benetan zein baldintzatan gauzatzen diren egiaztatzeko; Ogasun eta Finantza sailaren eskumenak kaltetu barik. Enpresek jakinarazi beharko diete langileen legezko ordezkariei araudi honen arabera diruz lagundutako kontratazioak egin izana, baita kontratazio horiei dagozkien baldintza eta eskakizunak ere».

Hamazazpigarren artikulua.– Kendu egiten da III. eranskina, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuen 2012ko urriaren 3ko Agindu bateratutik, gazteek prestakuntza eta lana txandakatzeko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak ezartzen dituen agindutik; eta aldatu egiten dira agindu bereko I., II. eta IV. eranskinak. Horien ordez agindu honetako I., II. eta III. eranskinak xedatuko dira eta www.lanbide.net helbidetik jaitsi daitezke.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabetuta geratzen da Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2007ko abenduaren 28ko Agindua, zeinaren bidez arautzen baita Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloen antolamendu-eredu berria, eskaintza malgua eginda, prestakuntza eta lan-jarduera uztartzea ahalbidetzeko.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 10a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala