Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2014ko abenduaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5258

EDIKTUA, 870/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 870/2013 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Granja Sanig, S.A.

Abokatua: Bravo Gomez Elena.

Prokuradorea: Luis Pablo Lopez Abadia Rodrigo.

Demandatua: Juan Jose Arrillaga Poblacion.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-05-21ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut ebazpen honen idazpuruan aipatzen den demanda, eta, beraz, demandatzaileari honako zenbateko hauek modu solidarioan ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 121.768,85 euro, gehi 3/2004 Legearen araberako legezko interesak. Prozesuko kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.

Juan Jose Arrillaga Poblacion demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko ekainaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala