Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

234. zk., 2014ko abenduaren 9a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5246

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 19koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2014. urtean material arkeologiko edota paleontologikoen inbentarioa egiteko diru-laguntzak emango dituen Balorazio Batzordearen osaera argitara emateko dena.

Ikusirik: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko irailaren 3ko Aginduaren bitartez, 2014. urtean material arkeologiko edota paleontologikoak inbentariatzeko diru-laguntzak emateko deialdia egiten duena, eta diru-laguntza horiek emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 14. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzorde batek prestatu eta igorriko du diru-laguntza horiei buruzko ebazpen-proposamena, eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez, batzordekideak izendatu eta Batzorde horren osaera argitaratuko da.

Horregatik, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko horren osaera –ondoren azaltzen dena– argitaratzea:

Lehendakaria: Imanol Agote Alberro, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Bokalak: María José Arostegi Irastorza, Kultura Ondarearen Zentroko arduraduna. Abdona Gil Abad, Kultura Ondarearen Zentroko teknikaria.

Idazkaria: María Teresa Izquierdo, Kultura Ondarearen Zentroko teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 19a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala