Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2014ko abenduaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5165

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 241/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 241/2014, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Evelyn Jeff.

Alderdi demandatua: Albart Paul Ohons.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, ebazpena eman da:

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratutako adostasunik gabeko 241/2014 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko prozeduran, 439/2014 epaia eman da; Evelyn Jeff da demandatzailea, eta Albart Paul Ohons demandatua.

Albart Paul Ohons demandatuaren egungo bizilekua edo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana