Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

231. zk., 2014ko abenduaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
5161

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 18koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, merkatu izaerarekin antolatutako azoka eta jaialdi profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzak arautzen dituen Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2014ko ekainaren 17ko Ebazpenean finkatzen den gehieneko zenbateko orokorra aldatzen duena.

AURREKARIAK

1.– Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2014ko ekainaren 17ko Ebazpenak musika, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak sustatzen diharduten pertsona fisiko eta pertsona juridiko pribatuei euskararen eremu geografikotik kanpo, 2014. urtean eta merkatu izaerarekin antolatutako azoka eta jaialdi profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzak emateko modua arautu zuen.

2.– Ebazpenak, 3. artikuluan, diru-laguntza horien zenbateko orokorra hirurogeita hamar mila (70.000) eurotan finkatu zuen, modalitate bakoitzari dagokion zenbatekoa honako hau izanik: ikus-entzunezkoetarako, berrogeita hamar mila (50.000) euro; musikarako, hamar mila (10.000) euro; eta arte eszenikoetarako, hamar mila (10.000) euro.

3.– 2014ko irailaren 12an eskabideak aurkezteko epea itxi zen, eta jasotako eskabideen erregistro eta kuantifikazioaren prozedura hasi zen. Epe horretan zehar ikusi da modalitate batzuetan jasotako eskaera-kopurua kontuan hartuta, komenigarria izango litzatekeela deialdiko zenbateko orokorra gehitzea.

Ondorioz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpenaren 3. artikuluan aurreikusitako diru-kopurua zortzi mila eta berrogeita hamaika (8.051) eurotan gehitzea, modalitate bakoitzari dagokion zenbatekoa honakoa izanik: musikarako, bostehun (500) euro; eta arte eszenikoetarako, zazpi mila bostehun eta berrogeita hamaika (7.551) euro.

Beraz, aipaturiko ebazpenaren 3. artikuluan modalitate bakoitzerako aurreikusitako zenbateko orokorrak horrela geratzen dira: hamar mila eta bostehun (10.500) euro musikarako; hamazazpi mila bostehun eta berrogeita hamaika (17.551) euro arte eszenikoetarako; eta berrogeita hamar mila (50.000) euro ikus-entzunezkoetarako.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek ematen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2014ko azaroaren 18a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

MARÍA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


Azterketa dokumentala