Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2014ko azaroaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4984

IRAGARKIA, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2014ko irailaren 8ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, ebatzi egiten da gora jotzeko errekurtso bat.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, idazki honen idazpuruan aipatzen den 2014ko irailaren 8ko Ebazpena ezin izan diogu jakinarazi Noura Moujahad andreari. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 59.5 artikulua betetzeko, ebazpena iragarki hau argitaratuta jakinarazten dugu. Iragarki honen bidez, dei egiten zaio Noura Moujahad andreari, gehienez hamabost eguneko epean Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean agertzeko, 08:00etatik 14:30era, ebazpen horren testu osoa jaso dezan. Epea iragarkia argitaratu eta biharamunean kontatzen hasiko da.

Eta Noura Moujahad andreari jakinarazteko balio dezan, iragarki hau ematen da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 3a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala