Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2014ko azaroaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4971

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 1034/13 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 1034/13 prozedura bideratu da, Joy Idahorek eskatuta, Festus Uwumwenseren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

498/14 EPAIA

Epailea: Vanesa Murillo Villaverde.

Lekua: Bilbao.

Data: 2014ko urriaren 21a.

Demandatzailea: Joy Idahor.

Abokatua: Alvaro Lopez Berdonces.

Prokuradorea: Patricia Lanzagorta Mayor.

Demandatua: Festus Uwumwense.

Fiskaltza.

Judizioaren gaia: seme-alabei buruzko neurriak.

EPAITZA

Partez baiesten dut Joy Idahorek aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Festus Uwumwenseren aurkakoa, eta, horrenbestez, adingabeko seme-alabei dagokienez, honako neurri hauek hartzea erabaki da:

1.– Alaba adingabearen zaintza eta jagoletza amari esleitzen zaio; horretaz gain, guraso-ahala esklusiboki baliatzea ere esleitzen zaio.

2.– Aitaren eta alaben arteko komunikazioa eten egiten da.

3.– Alaba adingabeen mantenu modura, aitak unean-unean –lana, subsidioa edo langabezia-saria dela medio– dauzkan diru-sarrera garbien % 20 ordaindu behar dio amari. Nolanahi ere, hilero ordaindu beharko duen gutxieneko zenbatekoa 125 euro izango da. Aurreratuta eta hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan ordainduko du, auzi-jartzaileak izendatzen duen kontuan dirua sartuz. Gutxieneko zenbateko hori urtero eguneratu beharko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako KPIren arabera, oinarritzat justu aurreko hamabi hilabeteak hartuz. Ordainketa egin ezean, legezko neurriak hartuko dira.

4.– Gurasoek erdibana ordainduko dituzte alabaren ohiz kanpoko gastuak. Halakotzat joko dira mediku-, farmazia-, optika- eta odontologia-zerbitzuek sortutako gastuak, eta Gizarte Segurantzak edo mediku-aseguru pribatu batek bere gain hartzen ez dituen gainerako medikuntza-gastuak. Halakotzat joko dira, orobat, irakasle edo tutoreek gomendatuta, ikasketa-prozesuaren indargarri eta lagungarri seme-alabek jaso behar dituzten eskola-orduak. Gainerako gastuak –aisialdiak edo eskolak eragindakoak baina premiazkoak ez direnak, eta guraso biek erabakitakoak ez badira–, egitea erabaki duenak ordaindu beharko ditu, gasturik egin bada behintzat. Nolanahi ere, bi gurasoek aho batez hartutako erabakia izan bada, erdibana ordainduko dituzte.

Beste gurasoari kontsulta egin ezin zaion urgentziazko kasuetan izan ezik, guraso bakoitzak besteari eman beharko dio seme-alaba adingabeek dituzten aparteko premien berri, eta premia horiei erantzun beharra dagoela adierazi; horretarako, kasuan kasuko agiriak helaraziko dizkio batak besteari (gastuaren zenbatekoari buruzko aurrekontua edo informazioa). Hamabost eguneko epean erantzunik ez badago, gastua onartuta dagoela ulertuko da.

Behar bezala jasota geratzeko moduan egingo dira halako jakinarazpenak.

Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei eta jakinaraz bekie, halaber, bere aurka apelazio errekurtsoa jar daitekeela, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLren 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu egin beharko da diru-kopuru hori zainpean utzi izana (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Izenpea,

Festus Uwumwense demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko urriaren hogeita batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana