Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

221. zk., 2014ko azaroaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4964

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 10koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita ondoren zerrendatutako finkak okupatu aurretiko aktak egiteko, Basauri-Laudio (1 eta 2) Lineako Barazar BATerako deribazioaren 132 kV-ko línea elektrikoaren zortasun-eremuaren eraginpekoak; finkok, Artea, Zeanuri eta Zeberioko udal-mugarteetan daude. Titularra, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A. empresa da.

Erref.: L-7802 ASS-TLE.

Esp.: AT-H-2013-31.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energia eta Meategien zuzendariaren 2014ko uztailaren 10ko Ebazpenaren bidez, aipatu instalazio elektrikoa herritarrentzat onuragarria dela deklaratu zen.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, onura publikoko deklaratzeak berekin dakar: eraginpeko eskubideak eskuratzea edo ondasunak okupatu beharra, eta, ondorioz, okupazioa premiaz egin beharra, betiere Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutako ondorioetako.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen (1954ko abenduaren 17ko BOE) 52. artikuluarekin bat, lurralde-ordezkaritza honek erabaki du eragindako eskubideen jabe eta titularrei deitzea, Artea, Zeanuri eta Zeberio udaletxeetara, izan ere, bertan baitaude eragindako ondasunak. Bertan burutuko dira eraginpeko ondasunak okupatu aurretiko aktak eta, beharrezkoa bada, behin betiko okupazioarena.

Eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Honekin batera doan zerrendan aditzera emandako egun eta orduan jasoko dira aktak, eta hori zitazio-zedularen bitartez emango zaio jakitera titular bakoitzari, non lekua, eguna eta ordua adierazi beharko baitira. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako argitalpenak ere egingo dira.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiko 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, bai interesdunek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek nahi adina alegazio aurkez ditzakete, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendetan egindako akatsak zuzentzeko, hain justu ere idazki baten bitartez Bilboko lurralde-bulegoan (Concha kalea 23-5.a), aldez aurretiko aktak jasotzeko izendatutako egunera arte.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 30eko 30/1992 Legearen 59.4 aurreikusitakoaren arabera eta Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko bigarren arauan aurreikusitakoaren arabera, iragarki honek honako hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta interesen titular ezezagunei eta helbide ezezaguna dutenei.

Bilbao, 2014ko azaroaren 10a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala