Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2014ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4884

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 545/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Epaia eman zen Durangoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian bideratutako 545/13 hitzezko judizioaren prozeduran, dirua erreklamatzeko, Durangoko Fauste Bekoa 2 A kaleko jabekideen erkidegoak sustatua, Igor Delgado Floresen aurka. Hauek dira idazpurua eta epaitza:

141/14 EPAIA

Epailea: Julio Luis Gallego Martinez.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko urriaren hamalaua.

Alderdi demandatzailea: Durangoko Fauste Bekoa 2 A kaleko jabekideen erkidegoa.

Abokatua: Idoia Longa Peña.

Prokuradorea: Esther Asategui Bizkarra.

Alderdi demandatua: Igor Delgado Flores.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baiesten dut Durangoko Fauste Bekoa 2 A kaleko jabekideen erkidegoaren prozesuko ordezkaritzak aurkeztutako demanda. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari bi mila ehun eta hogeita sei euro eta laurogeita hiru zentimo (2.126,83) ordaintzera, gehi legezko interesak; prozesuko kostuak ere alderdi demandatuari ezartzen zaizkio berariaz.

Ebazpen honen aurka, ezin da inongo errekurtsorik aurkeztu, PZLren 455.1 artikuluan xedatutakoaren arabera. Horrela, bada, epai honen bidez lehen auzialdian behin betiko epaituz, honako hau erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Igor Delgado Flores demandatuari behar bezalako jakinarazpena egitekobalio dezan, ematen eta sinatzen dut honako hau, Durangon (Bizkaia), bi mila hamalauko urriaren hogeita zortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala