Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2014ko azaroaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4873

EBAZPENA, 2014ko azaroaren 3koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, «Kale antzerkia bultzatuz» programari emandako laguntzen berri ematen duena.

2014ko maiatzaren 30Eko EHAAn argitaratu zen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko maiatzaren 28ko Agindua, «Kale antzerkia bultzatuz» programarako diru-laguntzen deialdia arautzen duena.

Agindu honen 13.1 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei egingo zaien bananako jakinarazpena kaltetu gabe.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko maiatzaren 28ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta horien guztien onuradunak. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 3a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala